Urtarrilaren 24an M8 Plataforma sortzeko lehen deialdia egin zuten. Hogei lagun pasak egin zuen bat foro hartan, eta Martxoren 8ari begira lanean hasi ziren.
Besteak beste, Korner Morea Elkarte Transfeministak jakinarazi zuen egun osoko Greba Feminista egiteko deialdiarekin bat egingo dutela, eta nahiko luketela antolatu goizera zein arratsalderako ekimenak, Soraluzeko kaleetan/plazetan egiteko. Hala, egun osoko mobilizazioa antolatzeaz aparte, ekimena eta emakumeen mobilizazioa bistaratu egin nahi dituzte.
Parte hartzera animatu
Bada hori oinarri, aurreko topaketan egin zuten moduan, gaurko honetan ere bertaratzen direnenen ekarpenak eta proposamenak jaso eta aztertuko dituzte, eta aurtengo Martxoaren 8rakoak zehazten eta definitzen joango dira.
Udaletxeko osoko bilkuren aretoan da hitzordua, 19:00etan. Bertaratzeko animatzearekin batera, itzulpen zerbitzua izango dela ere jakinarazi dute.