Kooperatibako arrandegia goizez itxita

Ubane Madera 2019ko ots. 8a, 15:01
Kooperatibako arrandegia itxita, gaur goizean. Argazkia: Ana Sebal.

Gaurtik, barikua, goizez itxita dago Soraluzeko Kooperatibako arrandegia. Bertako langile baten bajak eraginda, Juan Mari Gurrutxagak goizez azoka plazako postuan izango du zabalik arrandegia, eta arratsaldez, berriz, Kooperatibakoan.

Langile bat gutxiago du gaurtik Juan Mari Gurrutxaga arraindunak, baja hartuta dago-eta hura. Gauzak horrela, eta egoera bere onera etorri arte, goizez Kooperatibako arrandegia itxita izango du eta azoka plazako postua zabalik (zapatu goiza barne).

Arratsaldean Kooperatiban

Eta arratsaldez, berriz, alderantziz eskainiko du zerbitzua: azoka plazako postua itxita eta Kooperatibako arrandegia zabalik, kasu horretan, martitzenetik barikura. “Horrela izango da berriro ere abisatu arte, ze kontu hauek ezin dira jakin zenbat luzatuko diren”, esan du arraindunak.