Sabin Elizburu gaur ETB2n

Ubane Madera 2019ko ots. 7a, 10:04

Sabin Elizburu Munizoguren Milanen. Argazkia: EiTB.

Gaur, eguena, Sabin Elizburu Muniozguren soraluzetarra ETB2 kateko Vascos por el Mundo saioan azalduko da. 22:30ean hasiko den programan elkarrizketatuko dute Milanen bizi den soraluzetarra, bertan bizi diren beste hiru euskaldunekin batera.

EiTBren webgunean gogora ekartzen dute Sabin Elizburu Milanen bizi dela 16 urte zituenetik, bertara zesta-puntan jokatzera joanda, eta besteak beste, 39 urtera arte pilota izan duela ogibide.

Pil-pilean herri komunikabideak ere egin zion elkarrizketa soraluzetarrari. Hementxe klikatuta duzue irakurgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.