Atzo, hori bai, kalerik kale baino, aterpez aterpe ibili behar izan zuten abesbatzako kideek, zaparrada mardulak tarteko.
Bideoak erakusten du, hain justu, Plaza Zaharrean, anbulatoriopean abestutako kopletako bat.
Zapatuan hasi zen aurten Soraluzen Santa Ageda bezpera, orduantxe egin zuten-eta, baserriz baserriko eskea. Atzo, domeka, berriz, Ezoziko Ama Abesbatzak abestu zion martiriari, kalerik kale. Eta gaur iluntzean, astelehena, gauza bera egingo du Soraluzeko Musika Eskolako ikasle gazteek.
Atzo, hori bai, kalerik kale baino, aterpez aterpe ibili behar izan zuten abesbatzako kideek, zaparrada mardulak tarteko.
Bideoak erakusten du, hain justu, Plaza Zaharrean, anbulatoriopean abestutako kopletako bat.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.