Josu Elesgarai: "Mutrikun ibili naiz udaltzain, eta Ondarroan ere bai"

Ubane Madera 2019ko ots. 4a, 12:00

Josu Elesgarai udaltzain berria, Estaziñoko zebrabidean.

Josu Elesgarai (Mutriku, 1970) da Soraluzeko udaltzain berria, gaurtik, otsailaren 4tik. Erretiratu berri den Luis Angel Gallastegi Lete Txaparroren lekua betetzera etorri da, “gogotsu” eta "pozik", haren esanetan.

Noiztik zara udaltzain?
Mutrikun zatika ibili naiz, 2005etik 2010era eta gero berriro ere 2016tik 2018ra. Gero egon naiz abenduaren eta urtarrilean Ondarroan udaltzain, eta orain Soraluzen eskaini didate eta hona etorri naiz.  

Zela animatu zinen udaltzain izatera?
Langabezian geratu nintzen, lan-poltsa atera zuten Mutrikun eta horrela.

Hona etortzeko deitu egin zizuten, hortaz?
Lan-poltsa eskatu zuten Mutrikura, eta handik hona, bai.

Ezagutzen zenuen lehenagotik Soraluze?
Gutxi; futbol zelaia, errepide nagusia eta Oier masajista.

Ikaste fasean zabiltza, bada…
Bai, lagunduta ibiliko naiz egunotan.

Zela zatoz?
Gogotsu, pozik behintzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.