Maite Zabalaren sanblas opila garaile

Ubane Madera 2019ko ots. 4a, 09:59

Maite Zabala, Maialen Larrañaga eta Aner Garcia, epaimahaikideekin, atzo.

Iaz baino lehiakide gehiago izan ditu aurtengo San Blas lehiaketak. 10 lagun aurkeztu ziren atzokoan, domeka, eta haien artean, Maite Zabalaren sanblas opila aukeratu zuten irabazle. Azken bi lehiaketatan bigarren geratu da Zabala.

Azken bi urteotan baino lehiakide gehiago aurkeztuta, euripean, Plaza Berrian ipinitako karpak babestuta egin zen atzo, domeka, 2019ko San Blas lehiaketa.

Saridunak

Lehiaketara aurkeztutako sanblas opilen pusketa bana edo bina janda, epaimahaiak (Udaleko, Itxaropena elkarteko eta Ezoziko Ama Abesbatzako ordezkariak) Maite Zabalak egindakoa aukeratu zuen irabazle. Hauek izan ziren, hain justu, saridunak:

  • 1- Maite Zabala (50 euro).
  • 2- Aner Garcia (30 euro).
  • 3- Maialen Larrañaga (20 euro).