27 urte kantuan

Egoitz Unamuno 2019ko ots. 1a, 16:16

Mende laurden bat baino gehiago pasatu da herrian Santa Eskeko ohitura berrabiatu zutenetik. Harrezkero, urtero, otsaileko lehen zapatuan, lagun-talde ederra ateratzen da baserriz baserri. Bihar, zapatua, 08:30ak aldera abiatuko da lagun kuadrilla Ezozibidetik, Eneritz Artetxe eta Beñat Iguaran bertsolariak lagun dituztela.

Santa Eskeko lagunek eskaintzen dutena beti da gauza bera: trikitia, koplak eta umore ona; baserritarrengandik jasotzen dutena ere, beti izaten da gauza bera: jan-edana, limosna eta maitasuna.

Osagai horiekin egiten dute urteroko ibilia, eta horrelaxe sortzen da baserrietako atarietan eta sukaldeetan magia; beti bera eta beti berria!

"Gure taldeak badauka flowa eta hamaika bertute, performantzea eskaintzen dugu limosnatxo baten truke!" (Iazko kopla bat).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.