Santa Ageda eskean kalez kale

Datorren astelehenean, otsailak 4, Musika eskolako ikasleak kalejiran irtengo dira koplak abestera, Santa Ageda bezpera dela eta.

Bai ikasle eta bai irakasleok kalejiran irtengo gara astelehenean arratsaldeko 18.30ean koplak abestera.

Eguraldi ona egiten badu, Udaletxe azpitik hasiko gara, eta Gila zubitik pasatuta Plaza Zaharrera joan eta Plaza Berrian bukatuko dugu. Eguraldi txarra egin ezkero, berriz, Eliza atarian hasi eta udaletxe azpian amaituko dugu. Animatu gurekin abestera!