Kiroldegian lagatakoak

Ubane Madera 2019ko urt. 30a, 10:04

Jertseak, oinetakoak, kamisetak eta beste, sarrerako mahaian.

Datorren astera arte ikusgai daude, kiroldegiko sarreran, udatik hona erabiltzaileek bertan ahaztutako jantziak. Ohi denez, bertan lagatakoak gorde eta urtean birritan erakusgai ipintzen dituzte, ahaztu dituztenek berreskura ditzaten.

Kirol jertseak, zapatilak, kamisetak eta txamarra bat zein beste daude, bereziki, mahaian erakusgai. Joan den astean ipini zituzten eta datorren astera arte emango dute aukera jantziok berreskuratzeko.

Jabeak agertu ezean, jantziak birziklatzeko edukiontzira bideratuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.