‘Pentsioen borroka’ hizpide izango dute egueneko hitzaldian

Ubane Madera 2019ko urt. 28a, 17:07

Gaur, astelehena, pentsio publiko duinen aldeko manifestazioa egiteaz aparte, jakinarazi dute eguenean pentsioen gaineko hitzaldia izango dela, antzokian. Duintasuna Elkarteko kide Arantza Corralesek egingo du berba, Pentsioen borroka: nola daude gauzak? izenburupean.

Gaur eguerdian, pentsio publiko duinen aldeko manifestazioa egin dute euripean. Plaza Zaharrean buelta hartu eta Santa Ana kaletik Plaza Berrira jo dute atzera ere. Hala ere, astelehenero moduan, jarraipen esanguratsua izan du gaurko mobilizazioak.

Bestalde, iragarri dute eguenean pentsioen gaineko hitzaldia izango dela antzokian Duintasuna Elkarteko Arantza Corralesen eskutik. Pentsioen borroka: nola daude gauzak? du izenburua hitzaldiak, eta 18:30ean hasiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.