'Patria' telesailerako casting probak egingo dituzte Soraluzen oraingo astean: eguenean, urtarrilaren 31n, 10:30etik 14:00ak bitartean eta 16:00etatik 19:30ak bitartean, eta zapatuan, 10:00etatik 14:00ak bitartean. Bi egunotan, “adin askotariko emakumeak eta gizonezkoak” aukeratuko dituzte; zapatuan, umeak ere bai.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.