Etxaburuetako elkartegian batu ziren atzo, azaroko rally-ko argazkiak ikusi eta sariak banatzeko. Hasteko, Alberto Arizagak prestatu duen ikusentzunezkoa ikusi zuten, rallyra aurkeztu diren argazki guztiak jasotzen dituena. Ostean, Iker Aldazabal alkateak eta Patricia Borinaga zinegotziak sariak banatu zituzten.
Honela gelditu da aurtengo sailkapena:
• Herriko saria: Mikel Cruz
• 1. Saria: Carlos de Cos Azkona
• 2. Saria: Jose Luis Rodriguez (Zalla)
• 3. Saria: Omar Igual (Donostia)
• Gaztetxoen saria: Nagore Imaz (Legazpi).
Saridunek Tornilleria Oruesagastik prestatutako torloju erako garaikurrak jaso zituzten eta dirusariak ere bai.
Aurten, guztira, 38 argazkilarik parte hartu dute rallyan. Kontrargiko arduradunek, parte hartzaile kopurua eta maila altua nabarmendu dituzte.