Batzarretan adierazitako moduan, eta iazko Martxoaren 8an mobilizatzeko deialdiaren erantzun ikusgarria ikusita, aurten egun horri begira, modu "antolatuagoan" nahi dute jardun, parte-hartze zabalagoarekin. Eta foro moduko bat nahi izan dute abiatu, M8 Plataforma baliatuta, bertaratzen direnen proposamenak eta ekarpenak jasotzeko.
Kalean ikustarazi nahi dute
Hala, besteak beste, iragarri zuten Euskal Herriko Mugimendu Feministarekin bat eginez, egun osoko Greba Feminista deituko dutela aurtengo Martxoaren 8rako.
Eta egun horren bueltan, goizerako zein arratsalderako ekimenak antolatu nahi dituztela, greba egun osoan plazara, kalera irteteko. Hala, egun osoko mobilizazioa izateaz aparte, berau ikustarazi egin nahi dute.
Besteak beste, goiz-eguerdi partean elkarretaratzea eta kalejira zaratatsua egin nahiko lukete eta aipatu zuten ere, Martxoaren 8a eta #MeToo ekimena lotu egin nahi dituztela zelanbait.
Hori guztia antolatzen eta zehazten segitzeko deitu dute hurrengo hitzordua: otsailaren 11n, 19:00etan egingo dute batzarra. Lekua zehazten dutenean helaraziko dute hori ere.