Emakume bat ospitalera, kea arnasteagatik

Erredakzioa 2019ko urt. 24a, 11:18

Argazkiko etxean gertatu zen sutea. Argazkia: Google maps.

Atzo gauean, eguaztena, suhiltzaileak izan ziren Soraluzen, Ezozibide kalean. Bertako etxebizitza bateko sukaldeko ke-erauzgailuak su hartu zuela-eta eman zieten abisu. Suhiltzaileek jakinarazitakoaren arabera, sutea ez zen larria izan, baina etxebizitzako emakumea ospitalera eraman zuten, kea arnasteagatik.

22:10ean iritsi ziren suhiltzaileak Ezozibide kaleko 6. atarira. Izan ere, abisua jazo zuten bertako etxebizitza bateko sukaldeko ke-erauzgailuak su hartu zuelakon. Eibarko suhiltzaile parketik bi kamioi etorri ziren, eta ordu erdian lortu zuten sutea emendatzea.

Suhiltzaileek jakinarazitakoaren arabera, sutea txikia izan zen, baina, etxebizitzako bizilaguna ospitalera eraman zuten, bertan arta zezaten kea arnasteagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.