"El Reino" filmarekin abiatuko da "Ostegunetako Pelikulak" zikloa

Egoitz Unamuno 2019ko urt. 23a, 13:00
Bihar, eguena, abiatuko da Kultura Batzordeak antolatzen duen Ostegunetako Pelikulak sailaren ziklo berria. Rodrigo Sorogoyen zuzendariaren El reino proiektatuko da. Aurrerago proiektatuko dituzte, besteak beste: Un dia mas con vida eta Bohemian Rhapsody film ezagunak. 

El reino

Donostiako Zinemaldian estreinatu zen irailean Sorogoyenen azken filma, thriller politiko bat. Manuel politikagintzan ari da, baina ustelkeriarekin lotuko dute, eta, egun batetik bestera, kargu guztietatik kanpo geratuko da. Orduan, mendeku bila hasiko da.

"El reino" pelikulak 13 izendapen jaso ditu otsailaren 2an banatuko diren Goya sarietarako.

Zuzendaria: Rodrigo Sorogoyen. Aktoreak: Antonio de la Torre, Monica Lopez, Josep Maria Pou, Nacho Fresneda. Herrialdea:Espainia. Urtea: 2018. Iraupena: 104 minutu. Generoa: Thrillerra.

6 pelikulako zikloa

Guztira, 6 filma proiektatuko dituzte Ostegunetako Pelikulak sailaren lehen ziklo honetan:

  • "El reino". Rodrigo Sorogoyen, (Espainia 2018).
  • "Todos lo saben". Ashgar Farhadi (Espainia 2018).
  • "Un día más con vida". Raúl de la Fuente, Damian Nenow (Polonia 2018).
  • "Carmen y Lola". Arantxa Echevarria, (Espainia 2018).
  • "Bohemian Rhapsody". Brian Singer, (Erresuma Batua, 2018).
  • "Superlópez". Javier Ruiz Caldera, (Espainia, 2018).

Pelikulak hamabostean behin eskaintzen dira, iluntzeko 9etan, antzokian, 1 euroan.