Eguenetik, urtarrilaren 24tik, berriro ere itxi egingo dute arratsaldeetan erdigunea zirkulaziorako. Hain justu ere, ostegunean 15:00etarako itxiko dute erdigunea, eta eguenetik aurrera, erdigunea itxita izango da arratsaldeetan eta asteburuetan.
Alderdi politiko guztien artean adostu zuten atzo, astelehena, neurri hori, “zirkulazioak dituen gabeziak antzeman ondoren erabaki genuen proposamen berria egitea”, Iker Aldazabal alkateak esplikatutakoaren arabera.
Ezozibidetik behera
Erdigunea zirkulaziorako itxi ahal izateko, honako aldaketak ezarriko dituzte, zirkulazioari dagokionean: Baltegieta kalera zein bertako garajeetara sartzeko, Ezozibidetik behera jo beharko da (orain gorako noranzkoa du kale horrek). Eta Baltegietako garajeetatik edo kaletik irteteko, SAPArantz jo beharko da.
Berdin egin behar da ere, Gabolats kaleko garajeetara sartzeko: Ezozibidetik behera. Eta gero, erdigunea zabalik dagoenean (goizez) Kalebarrenetik irten beharko dute. Eta erdigunea itxita dagoenean, berriz, Gabolatseko zubitik irten beharko dute.