Soraluzetarrendako dirulaguntzak, UEUn ikasteko

Erredakzioa 2019ko urt. 22a, 10:30

Ikasleak UEUko ikastaro batean. Argazkia: UEU

Soraluzetarrek aukera dute Udako Euskal Unibertsitatean ikasteko, Soraluzeko Udalaren dirulaguntzak baliatuta. «Etengabeko prestakuntzara begira», otsaila eta maiatza bitartean 23 ikastaro izango dira Eibarren, Iruñean eta on-line. Zenbait kasutan matrikulatzeko epea zabalik dago.

Udaberriko eskaintza mardula prestatu du UEUk (Udako Euskal Unibertsitateak): orotariko, eta batez ere, gaurkotasunezko gaiak oinarri dituzten 23 ikasgai.

Otsailean hasi eta maiatzera bitartean landuko dituzte, Eibarren, Iruñean eta on-line. Eta soraluzetarrek dirulaguntzak eska ditzakete bertan ikasteko.

Honako eskaintza dago aukeran: (bakoitzean klikatuta, ikastaroaren nondik norakoaren eta matrikulazioaren berri eskura daiteke).

On-line eskaintza:

Ikasgelako eskaintza:

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.