Soraluzeko erresidentziako eredua berbetagai Pontevedrako kongresuan

Egoitz Unamuno 2019ko urt. 21a, 09:32

Elena Beristain zuzendaria Mesedetako Amaren egoitzan.

Otsailean, dependentzia egoeran dauden pertsonen eskubideen gaineko kongresua egingo da Pontevedran (Galizia). Bertan parte hartuko du Elena Beristainek, Mesedeetako egoitzako zuzendariak, erresidentziako ereduaren berri eman dezan.

Desgaitasuna edo dependentzia duten pertsonen eskubideak izango dituzte berbetagai, otsailaren 19, 20 eta 21ean, Beldurrik ez izatea da bidea izenburupean, Pontevedran egingo duten II. Kongresu Juridikoan. Biltzarra, inklusioaren aldeko Pontevedrako juristen elkarteak, In Xurga-k, antolatu du, eta “mediku geriatrak, fiskalak eta notarioak bilduko ditu, sektoreari lotutako profesionalak, nazio mailan ezagunak direnak, bere inplikazio eta emaitzengatik”.

Otsailaren 20an, Elena Beristainek Mesedeetako egoitzako ereduaren berri emango du, Ahalduntzetik abiatutako arreta eta kudeaketa eredua erresidentzian izeneko ponentzian. “Eredu honen oinarria da desgaitasuna edo dependentzia duten erabiltzaileak ahalduntzea, horixe baita bermea pertsona horien eskubideak errespeta daitezen”.  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.