Korner Morea elkarte transfeministak eta Soraluzeko Udalak herrian izan den azken eraso matxista salatzeko deia egin diete herritarrei.19:30ean, Plaza Berrian elkarretaratzea egingo dute horretarako.
Izan ere, bart gauean emakume bat kolpatu du ustez 21 urteko haren bikotekideak.