Soraluzeko antzinako danborradak argazkitan

Ubane Madera 2019ko urt. 17a, 18:14

San Sebastian eguna da domekan; danborrak Sarriegiren doinuen erritmora astintzeko egunak dira, bada, datozen hauek. Soraluzen ere horrela egingo dute, besteak beste, Plaentxi Herri Ikastetxeko txikienek bihar. Eta zeresanik ez dago udalerrian tradizio handiko ohitura dela danborrada. Horren erakusle da ikusgai dagoen bideoa. Nikolas Morillok editatu du, Iñaki Etxabek emandako argazkiekin.

Gremioen konpainiak, karrozak, herritarrak begira… hori guztia erakusten du bideoak, XX. mendeko argazkiz osatuta dagoena. Antzinako sasoiak, lagunak eta ezagunak ikusteko eta berrikusteko aukera paregabea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.