“Jendeak errebisatu egin beharko lituzke txarteleko mugimenduak, badaezpada ere, ze, guri, adibidez, urtarrilaren 14an Donostiara egin genuen bidaia euro pasa gehiago kobratu ziguten. Konturatu ginen kobratu zigutela autobusa Osintxun hartu izan bagenu modura. Gidariak esplikatu zigun hori dela autobusaren GPSak ez duelako aintzat hartu autobus geltoki aldaketa”, kontatu du Alberto Arizagak gertakariari buruz.
Dirua bueltan
Hark gaineratu du Eibarrera egindako beste bidaia baten, berriz, dagokion tarifa kobratu zietela, hala ere, herritarrei gomendatzen die errebisa ditzaten autobus txarteleko mugimenduak, “badaezpada ere. Eta kontsultatu beharko lukete urtarrilaren 10az geroztikoak, orduantxe egin zuten-eta autobus geltoki aldaketa. Hori egin daiteke kutxazainetan kontsultatuz edo argazkidun txartela izanez gero, etxean interneten begiratuz. Eta gero erreklamatu egin behar da. Guk horrela egin genuen, eta dirua bueltatu egin ziguten”.