Aratuste martitzenean dantza erakustaldia izango da aurten ere. Eta hori antolatzeko lanean hasi dira dagoeneko Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordea. Besteak beste, oraingo asteko barikuan itxiko dute erakustaldian parte hartzeko izen-ematea eta hortik aurrera, partaideak eurak lanean hasteko moduan izango dira, entseguekin eta bestelakoekin.
Sei talde
Ildo horretan, gurasoen laguntza ere eskatu dute erakustaldia gauzatzeko. Eskolaren bitartez banatutako izen-emate orrian azpimarratzen duten moduan, “haurrak izena emateak gurasoen nolabaiteko inplikazioa” eskatuko du, “taldeen entseguak gidatzeaz eta mozorroak prestatzen laguntzeaz arduratuko direnak”.
Iaz sei taldek parte hartu zuen Aratuste martitzeneko dantza erakustaldian, eta ikusle ugari erakarri zituen ekimenak.