Kalebarren eta Gabolats itxita izan dira zirkulaziorako

Ubane Madera 2019ko urt. 15a, 15:14
Kalebarren itxita, eguerdian.

Goiz-eguerdi partean itxi egin behar izan dituzte zirkulaziorako Kalebarren eta Gabolats kaleak. Azken horretako bizilagun bat artatzeko etorri diren bi anbulantziak bata bestearen ondoan ipini dira eta herria zeharkatzen zuen zirkulazio osoa eten dute.

Gidari askok ezustekoa izan dute eguerdi partean, Santa Ana kaletik Zubi Nagusira ailegatu eta Kalebarrenerako bidea itxita aurkitu dutenean. 12:30erako itxita zegoen ja Kalebarren. Eta herri barruko zirkulazioa Etxaburueta kaletik desbideratu dute.

Bata bestearen ondoan

Izan ere, Gabolats kaleko bizilagun bat artatzeko bi anbulantzia etorri dira; bata Santa Ana kaleko noranzkotik sartu da, baina besteak ohiko noranzkoa egin du. Horren ondorioz, bi anbulantziak bata bestearen ondoan ipini dira eta zirkulazio guztia eten dute.

Udaltzaina bertaratu eta bata bestearen atzean ipini eragin ondoren bueltatu da dena lehengora.