Bihartik esperientzia emozionala, autoestimua eta barreterapia langai izango dute Itxaropena elkartean

Ubane Madera 2019ko urt. 15a, 12:16

Herritarrak Esperientzia Gelak antolatutako saioetako batean, iaz.

Soraluzeko Esperientzia Gelak bihar, eguaztena, abiaraziko du urte berria, esperientzia emozionalari, autoestimuari eta barreterapiari lantzeko tailerra eginez. Lau saio izango ditu tailer horrek, eta biharkoan emozioak izango dituzte langai. Gaztelaniaz izango da.

Hain zuzen ere, 2018an antolatu zuten tailer berbera da orain errepikatuko dutena Itxaropena elkarteko areto nagusian, orduko hartan “parte hartu ezinda gelditu zirenentzako tailerraren bigarren edizioa” egingo dutelako.

Saioetako gaiak

Lau saio izango ditu lantegiak, bihar, urtarrilaren 16an hasi eta otsailaren 6ra bitartean eguaztenero egingo dituztenak. Ordutegia izango da 17:00-19:00ak bitartean.

Honakoak dira saioak:


    •    Urtarrilaren 16an: Nire emozioak ezagutuz.
    •    Urtarrilaren 23an: Maitatu egin nahi dut, nire burua maitatuz.
    •    Urtarrilaren 30ean: Barre egiten dut, beraz banaiz.
    •    Otsailaren 6an: Zer erakutsi dizu bizitzak?


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.