Haima eta jarlekua, behin-behineko geltokiarendako

Ubane Madera 2019ko urt. 15a, 09:49

Ezozibideko geltokian ipini duten haima eta jarlekua. Argazkiak: Soraluzeko Udala.

Ezozibidean behin-behinerako egokitu duten geltokian ere ipini du haima Soraluzeko Udalak. Hartara, bertan autobusa hartzen duten bidaiariak ere babestuta egon daitezen. Jarlekua ere eraman dute bertara.

Estaziño geltokian egin zuen modura, babeslekua ipini du Soraluzeko Udalak Ezozibideko 14. zenbaki parean egokitu duten geltokian. Markesina barik, haima ipini du babes modura, kontuan hartuta, geltoki hura behin-behinerako izango dela. Eta haimarekin batera, jarlekua ere ipini dute, eserita egoteko aukera emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.