Laga dute gatza auzoetan

Ubane Madera 2019ko urt. 12a, 11:47

Gatz zakuak egoitzarako eta Erlaegirako bide bazterrean. Argazkiak: Soraluzeko Udala.

Eguraldiak hotzera egiteaz batera hornitu dituzte atzera ere Soraluzeko baserri auzoak gatzez. Betiko puntuetan daude lagata, beharra dagoenean auzotarrek erabiltzeko moduan izan dezaten.

Atzo, barikua, ibili ziren udal langileak gatza banatzen baserri auzo guztietako puntuetan. Dagoeneko eskuragarri daude zakuak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.