Itsasoa gai izanda, iaz traineruek, arrantzaleek, medusek… hartu zuten Soraluze aratuste zapatuan, eta eguerditik egundoko giroa eta ikusmira sortu zuten mozorroek. Itsaso erraldoi bilakatu zuten Soraluze.
Lehiaketa izango da
Aurten mozorrotzeko aukera paregabea eskaintzen duen gaia proposatu du aratusteetako lantaldeak: Ipuinak. Atzo, eguaztena aukeratu zuten berau mahai gainean ipinitako bestelako gaien artean. Hortik aurrera, irudimenaren esku izango da gainontzeko guztia.
Edozelan ere, besteak beste, mozorro lehiaketa ere antolatuko dute aurten, eta bertan parte hartzeko oinarriak zeintzuk diren jakinaraziko dituzte datozen egunotan.
Martxoaren 2an tokatzen da aratuste zapatua, eta, martxoaren 5ean, Aratuste martitzena.