Carlos de Cos atzera ere irabazle

Ubane Madera 2019ko urt. 23a, 09:45

Iazko irabazleak sari banaketan.

Zapatuan, urtarrilaren 26an egingo dute Kontrargiren XXX. Argazki rallyko sari banaketa. Oraingoan ere, Carlos de Cos soraluzetarrak eskuratuko du sari nagusia.  Bigarren sariduna ere ezaguna da, iaz ere saridun izan zelako Zallako Jose Luis Rodriguez. Hirugarren saria, berriz, Donostiara joan da, eta umeen mailakoa Legazpira.

38 parte-hartzaile izan ditu aurten Kontrargiren Argazki Rallyak. Ohi moduan, bakoitzak bosna gai oinarri hartuta atera behar izan zituzten rallyrako argazkiak, azaroan: zuria, zimurrak, zalantza, kontrapikatua eta erliebea.

Joan den azaroan jokatu zen txapelketa, eta oraingo zapatuan, 12:00etan banatuko dituzte sariak, Elkartegian.

Palmaresa

Hori horrela, 190 argazkiren artean honakoak izendatu ditu saridun epaimahaiak:

    •    Herriko saria: Mikel Cruz
    •    1. Saria: Carlos de Cos Azkona
    •    2. Saria: Jose Luis Rodriguez (Zalla)
    •    3. Saria: Omar Igual (Donostia)
    •    Umeendako saria: Legazpiko Nagore Imaz.

Bost saridunei emango dizkiete Tornilleria Oruesagastik landutako torloju erraldoiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.