Urteurrenari begira

Ubane Madera 2019ko urt. 7a, 15:06

Pentsioen aldeko gaurko elkarretaratzea.

Astelehenero moduan, gaurkoan ere Plaza Berrian elkartu dira pentsio duinak aldarrikatzeko 60-70 bat herritar. Gabonetan atseden barik protestan segitzeaz aparte, datorren astean protestan hasi zireneko lehen urteurrena beteko da dagoeneko.

Hain zuzen ere, lehen urteurren hori nabarmentzeko zerbait berezia egiteko asmoa partekatu dute gaurko elkarretaratzean. Xehetasunik, baina, ez dute helarazi. Hori bai, zerbait berezia egin ala ez, datorren astelehenean atzera ere izango dira pentsio duinak aldarrikatzen, 12:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.