Maskulinitatea langai, Hautsak Harrotzen taldearen eskutik

Ubane Madera 2019ko urt. 7a, 13:14

'Masculinidades y feminismo' liburua aurkeztuko dute hil amaieran.

Maskulinitatea feminismotik berrikusten izenburuarekin, gai hori lantzeko hiru hitzordu egin ditu Hautsak Harrotzen taldeak urtarrilerako: hitzaldi bat, liburu aurkezpen bat eta tailer bat. Hirurak izango dira kiroldegian.

Urtarrilaren 15erako egin du maskulinitatea langai izango duen zikloko lehen hitzordua Hautsak Harrotzen taldeak. Erakusketa gelan elkartzeko gonbita egin du, Euskal Herriko genealogia feministak aztertzen izenburua duen hitzaldia entzuteko. 18:30ean hasiko da eta Edurne Epelde Pagolak egingo du berba, Bilgune feministako kideak.

Hilaren amaiera aldera, berriz, Masculinidades y feminismo liburua aurkeztuko du Jokin Azpiazu Carballo soziologo eta aktibista sozialak. Urtarrilaren 29an, 18:30ean Herriko Antzokian egin dute horretarako hitzordua.

Eta azkenik, otsailaren 2an, zapatua, Maskulinitatea eraldatzen izenburua duen gizonendako tailerra izango da Zarauzko Toka gizon taldearen eskutik. 10:00-13:30ak bitartean egingo dute, Herriko antzokian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.