Zurrumurru faltsua

Egoitz Unamuno 2019ko urt. 7a, 08:58
Junior Orlando Caceres gaztea.

Herrian zabaldu diren hainbat zurrumurruk Orlando Caceres gaztea jo dute joan zen astean Gabolats kalean gertatutako erasoaren erantzule. Gazteak argitu nahi du berak ez duela ezer egin.

“Azken egunotan, hainbat herritarrek galdetu didate ea ni ote naizen joan zen astean bi emakume erasotu dituen mutila eta arduratuta nago, herrian zurrumurrua zabaldu delako ni izan naizela, eta nik ez dut ezer egin”. Orlando arduratuta dago eta Plaentxia.eus-i eskatu dio ohar hau zabaldu dezala, herritarrek jakin dezaten ez dela bera izan eraso matxista egin duena.

Orlandok 21 urte ditu eta hiru urte daroaz Soraluzen bizitzen. Jatorriz Nikaraguakoa da eta uste du, beharbada, horregatik nahastu dutela erasotzailearekin, hura ere herrialde horretan jaiotakoa baita.