Urtero lez, Erregeek Mesedeetako egoitzara egin zuten lehenengo bisita, laguntzaile-taldea ondoan zutela. Handik bajatu zirenean, herriko kalejira hasi zuten. Aurten, zaldi gainean barik, autoek tiratutako karrozen gainean, azken orduan gertatu zen ezusteko bat zela-eta.
Herrian zehar ohiko ibilbidea egin ostean, elizpera jo zuten errege magoek; han, Jesus, haur txikiari, eskaintza egin zioten eta ilaretan zain zituzten umeen gutunak jaso zituzten banan banan, ondoren bakoitzari opari bana emateko (500).
Eguraldi hotza egin zuen; horraitio, baina ez zuen hoztu umeen ilusioa.