Pablo Murgoitio irabazle

Ubane Madera 2019ko urt. 4a, 14:05

Iker Aldazabal alkatea Pablo Murogitiori saria ematen.

Goizean egin dute Gabonetako apaingarri lehiaketaren sari banaketa Eta Pablo Murgoitio izan da aurten irabazle. Santa Ana kalera begira duen balkoiaren apaingarriak izan dira epaimahaiaren gustukoen. 100 euroko saria eskuratu du irabazleak Iker Aldazabal alkatearen eskutik. Lehian, berriz, sei herrikide izan dira.

“Poz handia” eman dio Pablo Murgoitiori apaingarri lehiaketa irabazi izanak. “Iaz apaingarri gutxi batzuk ipini nituen, kanpora joan behar nuen-eta; aurten, berriz, gutxi haiek eta gehiago ipini ditut, tartean eskulan batzuk ere”, kontatu du; “ia datorren urtean jende gehiago animatzen den”, gaineratu du.



Guztira, sei lehiakide izan ditu aurtengo Gabonetako apaingarrien lehiaketak, iazko kopuru berbera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.