Bi ibilgailu erre dituzte goizaldean

Ubane Madera 2019ko urt. 3a, 10:38
Sugarrak bart, Gipuzkoa etorbidean. Argazkia: Bea Maiztegi.

Bart gauean, Gipuzkoa etorbidean aparkatuta zeuden kamioi eta automobil banari su eman zien ezezagunen batek. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu ziren eta sua emendatu. Ordurako, baina, bi ibilgailuak kiskalita zeuden. Lekuko batek ezezagun bat ikusi zuen ibilgailuen gainera gasolina usaina zuen likidoa botatzen.

02:30ak aldera ja sua piztuta zegoen Gipuzkoa etorbideko goiko aparkalekuan. Errekaldetik ikus zitezkeen garrak eta kea, eta bizilagun bat baino gehiago esnarazi zuen gertakariak.

03:42ra arte emendatzen

Segurtasun Sailak eta suhiltzaileek emandako informazioaren arabera, suhiltzaileak eta polizia bertaratu ziren sua emendatu eta gertakaria ikertzera. Ordurako, baina, bi ibilgailuak, BMW markako automobila eta Renault Master markako kamioia, erabat kiskalita zeuden. 03:42ra arte jardun zuten sua emendatzen suhiltzaileek, ingurua bitsez beteta dago orain. 

Oraindik ez dakite sua zela edo zeinek piztu duen. Hori bai, gaueko ordu batak aldera bizilagun batek ezezagun bat ikusi zuen botila bat eskuetan zuela eta ibilgailu gainetik gasolina usaina
zuen likidoa botatzen.

Bestalde, bi ibilgailuak familia berberaren izenean daudela ere jakinekoa da. Oraindik orain, Gipuzkoa etorbideko aparkalekuan daude bi ibilgailuak, Ertzaintzaren zaintzapean. Kaltetuek, berriz, poliziari jakinarazi zioten salaketa jarriko dutela.

 

Erlazionatuak

Sutea Gipuzkoa etorbidean

Ubane Madera 2019 urt 03 Soraluze