Zarzuelarik ezagunenetako kantuak piano eta ahots ederrez emanak

Egoitz Unamuno 2019ko urt. 3a, 13:00

Joan zen barikuan, zarzuelarik ezagunenetako kantuak eskaini zituen Ezoziko Ama Abesbatzak antzokian.   

Aurten, Gabonetan, ikuskizun berezia eskaini nahi izan du abesbatzak, eta barikuko saioak argi erakutsi zuen helburua lortu dutela. Zarzuelak herritar asko erakarri zuen eta antzokia ia goraino bete zen. 

Pieza biziak izan ziren gehienak, denak gaztelerazkoak. Menchu Pierrugues pianojoleak maisuki musikatu zituen eta abesbatzako kideek ahots eta interpretazio erakustaldi bikainak eskaini zituzten.

Aitor Garitanok beti bezain zorrotz gidatu zuen taldea eta emaitza ederra izan zen, bertaratu ziren ikusleen gozamenerako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.