Mastin arrazako zakur batek eraso egin zion mendizale bati

Ubane Madera 2019ko urt. 3a, 08:30

Mastin arrazako zakurra. Argazkia: Deanimalia.com

Osintxu aldeko baserri baten ondotik pasatzen ziharduela, mastin arrazako zakur batek eraso egin zion Soraluzeko mendizale bati. Haginka egin zion hankan, eta gerri inguruan ere zauria eragin zion atzaparkada batekin. Ondorioz. ospitalean egon behar izan du hiru egunez.

Eguen arratsaldean, mastin arrazako zakur batek eraso egin zion Soraluzeko mendizale bati, Bergarako lurretan, Osintxu auzoan. Mendizalea baserri ondotik pasatzen zebilela, bertan lotuta zegoen zakurrak lokarritik lepoa askatu eta eraso egin zion mendizaleari.

Udaltzainei jakinarazpena

Hankan haginka  eta gerrialdean atzaparka egin zion. Erasoaren ondorioz, hiru egunez Mendaroko ospitalean egon behar izan du soraluzetarrak. Zorionez, bere osasun egoerak onera egin du eta dagoeneko etxean da.

Bestalde, erasoa gertatu izanaren jakinarazpena helarazi dute Bergarako eta Soraluzeko Udaltzaingoetara.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.