Gazte bat atxilotu dute, bikotekideari eta haren lagunari eraso egiteagatik

Ubane Madera 2019ko urt. 2a, 15:06

Martitzenean, urtarrilaren 1ean, 25 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak Soraluzen, biolentzia matxistari lotutako delitua egotzita. Segurtasun Sailak jakinarazitakoaren arabera, ustezko erasotzaileak bikotekidea buruan eta aurpegian kolpatu eta labanarekin mehatxatu zuen. Emakumearen laguna labana kentzen ahalegindu zenean, berriz, hura ere kolpatu egin zuen.

Gabolats kalean gertatu zen ustezko erasoa. Segurtasun Sailak helarazitako informazioaren arabera,  norbaitek poliziari abisu eman zion martitzen goizaldean, eta Ertzaintza etxebizitzara bertaratu zenean, bi biktimak eta ustezko erasotzailea bertan aurkitu zituzten.

Ospitalera

Azken hori, gainera, oraindik oldarkor zegoen eta agenteei aurre egin zien. Poliziak atxilotu egin zuen 25 urteko gaztea, eta Eibarko guardiako Epaitegiaren esku laga zuen. Emakumeei dagokienez, berriz, biek ala biek Debagoieneko Ospitalean jaso behar izan zuten arreta.

Izan ere, ustezko erasotzaileak aurpegian eta buruan kolpatu zuen bere bikotekidea, eta laban batekin ere mehatxatu zuen. Emakumearen laguna labana kentzen ahalegindu zen, baina orduan bera ere kolpatu zuen, aurpegian.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.