2018ko bideorik ikusienak Plaentxia.eus-en

Egoitz Unamuno 2019ko urt. 2a, 10:48

Plaentxia.eus-en Youtubeko kanalean jarritako bideoek 32.127 ikustaldi izan dituzte 2018an, iaz baino %33 gehiago. Ondorengoak izan dira urteko bost bideorik ikusienak:

1. Zezena Andramarietan (2586 ik.). Ikus bideoa. (Egilea: Francisca Iraolagoitia)

2. Hildako arrainak ibaian (2436 ik.). Ikus bideoa. (Egilea: Anonimoa)

3. Tio Teronen semeak eta elektrotxaranga (2433 ik.). Ikus bideoa. (Egilea: Fernan Oregi)

4. Bizikaleren moda desfilea (1993 ik.). Ikus bideoa. (Egilea: Fernan Oregi)

5. Emakumeen greba eguneko kalejira (1631 ik.). Ikus bideoa. (Egilea: Egoitz Unamuno)

Iturria: Youtube (2019/01/02)