Motozaleak Keixetaegia Hegoko trikuharri ondo-ondotik

Ubane Madera 2018ko abe. 28a, 11:31

Behin eta berriz salatu arren, mendi-gaina pista moduan erabiltzen segitzen dute hainbat motozalek. Oraingo honetan, gainera, berreraiki berri duten Keixetaegia Hegoko dolmenaren ondo-ondotik pasatzen harrapatu dituzte bideoan. “Mendi hau parkea da eta debekatuta dago”, ekarri dute gogora bertako lur-jabeetako batzuek.

Enegarren aldiz harrapatu dituzte motozaleak mendi-gaineko bideak motorrendako pistak bailiran erabiltzen eta abiada bizian bertatik pasatzen.

Oraingoan, gainera, bideoan ere grabatu dituzte, erakusteko zela inolako beldur barik dabiltzan, baita berreraiki berri duten Keixetaegia Hegoko dolmenaren ondo-ondotik ere. “Laster dira trikuharriaren gainetik”, dio bertako lur gehienen jabe den Julian Ezenarrok.