Udalerriko hainbat “puntu beltz” identifikatu dituzte

Ubane Madera 2018ko abe. 27a, 12:20

Gabolatseko eskailerak, puntu beltzarekin markatuta.

Korner Morea elkarte transfeministak udalerriko hainbat “puntu beltz” identifikatu eta puntu more-beltzarekin markatu ditu, salaketa modura. "Autobus geltokiarena irten zenean, puntu beltz moduan identifikatu genuen, eta aprobetxatu genuen gainontzekoak ere identifikatzeko”, esplikatu dute.

Hain justu ere, identifikatutako kokaguneetan puntu beltzak jarrita, modu bisualean identifikatu nahi izan dituzte leku horien balizko arriskua. “Emakumeen segurtasuna bermatzea oinarrizkoa da. Plazentziako kaleetako leku horietatik pasatzerakoan, egunez nahiz gabez, ez dugu nahi ausartak izatea, libre baizik”, adierazi dute elkartetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.