Pentsio duinak eskari

Ubane Madera 2018ko abe. 26a, 13:14

Olentzerori pentsioen aldeko gutuna ematen.

Abenduaren 24a izan arren ere, Plaza Berrian izan ziren pentsio duinen aldeko eskaria plazaratzen hainbat herritar. Lehenago, gainera, Olentzerori eta Mari Domingiri gutuna eman zieten, “bizitza duina izaten lagako” dien pentsioa eskatzeko. Egun seinalatua izan arren, abenduaren 31n ere egin dute protestarako hitzordua.

Hona hemen Olentzerori eta Mari Domingiri eman zieten gutuna:

Aspaldi ez dizuegula ezer eskatzen, gu ya ez gara umeak-eta. Aurten, baina, saiatu egingo gara, beste guztiak baino justuago izango zaretelakoan. Zuei gustatzen zaizuen moduan, formalak izan gara, lan mordoa egin dugu beti, eta gero familian beharra izan denean, ere hortxe izan gaituzte, laguntzen. Baina hara! Guretakoa zen poltsa xahutu egin dute euren kontuekin, eta orain diote ez dagoela guretzat nahikorik. Bizitza duina izaten lagako digun pentsioa eskatzen dizuegu; gure lanarekin guk sortu genuena. Ez besterik.

Oraingoengatik eta atzetik datozenengatik.

Besarkada eta muxu bana bioi.

Elkarretaratzea

Ondoren, ohiko elkarretaratzea egin zuten, Plaza Berrian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.