Kantuekin eta dantzekin bertaratutakoen ongi-etorria jaso ondoren abiatu dira Alegrek eta Txikitok tiratutako gurdian kalejiran. Gero, kiroldegiko frontoira joan dira guztiak eta han banan-banan batu dituzte txikienen gutunak.
Emozioa eta ilusioa barreiatu dute Olentzerok eta Mari Domingik gaur eguerdian Soraluzeko kaleetan. Zubian eta Plaza Berriaren bueltan herritar, eta batez ere, ume mordoa zain zituztela ailegatu dira Elizburuko eskaileretatik.
Kantuekin eta dantzekin bertaratutakoen ongi-etorria jaso ondoren abiatu dira Alegrek eta Txikitok tiratutako gurdian kalejiran. Gero, kiroldegiko frontoira joan dira guztiak eta han banan-banan batu dituzte txikienen gutunak.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.