90 bat umek parte hartu dute Mendaroko haur krosean

2018 12 22 Haur krosa Mendaro bat

Urtero legez, Eguberrietako haur krosa antolatu zuen zapatuan, hilak 22, Mendaroko Txirrindulari Elkarteak eta Lehen Hezkuntzako 80 bat neska-mutilek parte hartu zuten. Adinka sailkatuta egin zuten korrika haurrek, kiroltasuna eta kirolean ere euskararen erabilera sustatzeko sortutako ekimenean. Lehen Hezkuntzakoen lasterketak bukatu ostean, Haur Hezkuntzakoek ere izan zuten korrika egiteko aukera, dortsalik gabe. Bukaeran, freskagarri eta goxoki poltsa bana jaso zituzten parte hartu zuten guztiek. ARGAZKI BILDUMA

Osorik irakurri