Greba eta elkarretaratzea egingo dituzte egoitzako langileek

Ubane Madera 2018ko abe. 23a, 18:14
ELAk Eibarren egindako protestetako bat.

Bihar, astelehena, eta abenduaren 31n, astelehena, greba eta elkarretaratzea egingo dituzte Mesedeetako egoitzako langileek, ELA eta LAB sindikatuek deituta. Bi egunotan, 19:30ean elkartuko dira Plaza Berrian, protesta plazaratzeko.

Protestan segitzeaz aparte, herrira, plazara ekarriko dute berau bihar, abenduaren 24, Mesedeetako egoitzako langileek eta baita ere abenduaren 31n. ELA eta LAB sindikatuek deituta plazaratuko dute hilabeteetako protesta.

Protestaren arrazoiak

Oro har, lan baldintzak hobetzea eta lan hitzarmena berritzea eskatzen dute. Xehetasun gehiagorekin, honako eskaerengatik dabiltza borrokan, besteak beste:

  • Soldata igoera.
  • Kontratazio zuzena, mugagabekoa eta egun osorako.
  • Formazioa kontuan  har dezaten.
  • 20 minutuko atsedenaldiak, ordaindutakoak.

Irailean hasi zituzten protestak, geldialdiak zein grebak eginez. Hainbat negoziazio mahai egin dituzte, baina oraindik ez dute adostasunik lortu.