Otar sorta opari

Ubane Madera 2018ko abe. 23a, 10:07

Santo Tomas egunaren bueltan, otar mordoa partitu zituzten Itxaropena Erretiratuen Elkartean, barikuan . Briska, mus eta tute karta-jokoetako hiruna irabazleei batetik; eta bestetik, Itxaropenako bazkideen artean 30 otar zozkatu zituzten. Luntxarekin borobildu zuten urteko azken jarduna.

Aurreko egunotan jokatzen ibili diren karta-jokoetako txapeldunei sariak eman zizkieten atzo Itxaropena Erretiratuen Elkartean, Iker Aldazabal alkatea bertan zela, udal ordezkari modura.

Honako saridunei eman zizkieten otarrak.

Briskan, lehenetik hirugarrenera:

- Avelino Gamazo eta Avelino Ramos.
- Antonio Martin Martin eta Kontxi Elkoro.
- Maria Pilar Olano eta Pura Corchero.

Musean, lehenetik hirugarrenera:

- Servito Perez eta Alonso Sanchez.
- Segundo Gomez eta Onesimo Dominguez.
- Victor Perez eta Elias de Castro.

Tutean, lehenetik hirugarrenera:

- Joaquin Carmona eta Marcelino Perez.
- Avelino Gamazo eta Avelino Ramos.
- Servito Perez eta Alonso Sanchez.

Ondoren, Itxaropena Elkarteko bazkideen artean, 30 otar zozkatu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.