Enrike Txurruka izango da Bergarako Musika Bandako zuzendari berria

Ubane Madera 2018ko abe. 22a, 18:17

Enrike Txurruka Iñigo Alberdirekin. Artxiboa.

Enrike Txurruka soraluzetarra izango da Bergarako Musika Bandako zuzendaria ekainetik aurrera. Horrela jakinarazi du Goiena Komunikazio Taldeak. Gaur egun bandako zuzendari den Alfredo Gonzalez Chirlaque ordezkatuko du, honek erretiroa hartzen duenean.

Enrike Txurruka (Soraluze, 1973) Bergarako bandako zuzendari-orde izendatuko dute orain eta Gonzalez Chirlaquerekin batera ariko da sei hilabete hauetan, erreleboa hartu bitartean. Soraluzetarra aspalditik bizi da Bergaran eta bertako bandako eta orkestrako kide da gazte-gaztatik. Eta Soraluzen bizi izan zen tartean ere lotura zuzena izan zuen musikarekin. Kronika osoa irakurtzeko hemen klikatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.