18,2 milioi euroko aurrekontua izango du Elgoibarko Udalak 2019an, aurtengoa baino %3 handiagoa

Barren.eus 2018ko abe. 21a, 12:13

2018 06 13 olaizaga igerilekua handitu kanpoaldea jovino Atzoko Osoko Bilkuran onartu zuen Elgoibarko Udalak 2019an izango duen aurrekontua: 18.247.799,89 eurokoa. Hain zuzen ere, %3ko hazkundea izango du udal aurrekontuak 2019an, hazkunde apala 2017 eta 2018ko aurrekontuek izan zutenarekin alderatuta. 2018koetan, %12koa izan zen igoera, hein handi batean Aita Agirre eraikina birgaitzeko obrengaitik. 2019koetan, 4.227.287 euro jarriko ditu Udalak inbertsioetarako. EAJren eta PSE-EEren botoekin onartu ziren aurrekontuak, eta EHBilduko zinegotziek kontra bozkatu zuten.

Osorik irakurri