Gabonetako haur parkea, bihar kiroldegian

Ubane Madera 2018ko abenduaren 21a

Iaz ipinitako haur parkea, kiroldegiko frontoian.

Bihar, zapatua, goizez eta arratsaldez Gabonetako parkea izango da Arane kiroldegian. Ohi duten moduan, puzgarriak ipiniko dituzte, bazkideendako doan, gainera.

Goizean 11:00etarako gertu izango dira puzgarriak bihar, zapatua, Arane kiroldegian. 13:30ak arte erabili ahalko dira. Arratsaldean, berriz, 17:00etatik 19:30era bitartean zabalduko dituzte.

Bost euro egun osoa

Atxolin Guraso Elkartearen eskutik antolatutako jarduera da biharkoa. Hori horrela, bazkideendako doan izango da sarrera; gainontzekoek, berriz, ordaindu beharko dute 3 euro goizean edo arratsaldean joateko, eta 5 euro, berriz, egun osoan joan nahi duenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.