Santo Tomas eguna Itxaropena elkartean

Ubane Madera 2018ko abe. 21a, 09:38

Itxaropena elkarteko otarraren iazko irabazleak.

Gaur, barikua,17:00etan hasita, Santo Tomas eguneko ospakizuna egingo dute Itxaropena elkartean. Karta-jokoen sari banaketa, bazkideen artean otar zozketa eta luntxa izango dituzte.

Gaur arratsaldean hitzordua dute Itxaropena elkartean. Batetik, azken egunotan jokatutako karta-jokoen sari banaketa egingo dute: mus, briska eta tute txapelketakoak. Hiruna irabazle izango dira karta-joko mota bakoitzean.

Otarrak eta luntxa

Bestetik, Itxaropenako bazkideen artean Gabonetako 30 otar zozkatuko dituzte. Eta arratsaldea borobiltzeko, luntxa izango da guztiendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.