Kanasta kili-kolo eta erabili ezinda

Ubane Madera 2018ko abe. 17a, 15:09
Eskolako patioko kanasta kili-kolo. Argazkia: Soraluzeko Udala.

Argazkiak erakusten duen moduan laga dute asteburuan Plaentxi Herri Ikastetxeko patioko kanastetako bat: kanastaren oinarriak aterata eta kili-kolo. Iker Aldazabal alkateak azpimarratu du egoera “onartezina” dela: “Pintadak ez direnean, zerbait apurtuta azaltzen da: jarlekuak, haur jolasak, zaborrontziak…”

“Pintadak ez direnean, zerbait apurtuta azaltzen da: jarlekuak, haur jolasak, zaborrontziak…
Onartezina da egoera eta salatu egiten dugu, herritarrek eta gurasoek jakin dezaten astebururo zer gertatzen den patioan”, berba horiekin salatu du Iker Aldazabal alkateak azken asteburuko gertakaria.

Egoera errepikatu

Izan ere, alkateak azpimarratu duen moduan, sarri antzean errepikatzen dira halako jokabideak bai Plaentxi Herri Ikastetxe inguruan, baina baita ere udalerriko bestelako puntu batzuetan. Adibide bat ipintze aldera, kiroldegiko gaina ere bada apurketak, pintadak eta antzerako jarduerak behin eta berriro errepikatzen diren beste guneetako bat.